2015(e)ko apirilaren 16(a), osteguna

Otsoa eta leptospira: Goi harrapariak inguruneko patogenoen zentinela gisa


Iberiar otsoa (Canis lupus) goi harraparia da eta espezie anitzez elikatzen da, beraz, gaixotasun-eragile ugariekin kontaktuan egon ohi da.

Lan honetan, aske bizi diren otsoetan Leptospira interrogans-en 14 serotipo desberdin ikertu ditugu. Iberiar penintsularen iparraldeko 49 otsoren giltzurrun laginak bildu ziren 2010 eta 2013 urteen bitartean, eta kultibo, inmunofloreszentzia zuzen eta PCR bidez aztertu ziren, gainera ehun fluidoetan antigorputzak bilatu ziren aglutinazio testaren bidez.

Aztertutako otsoen %20ak leptsopirarekin kontaktuan egon direla ikusi da, batzuk patogenoaren detekzio zuzenarekin, besteak serologia bidez. Bost serotipo desberdin baieztatu ditugu otsoen laginetan: Canicola, Icterohaemorrahagiae, Sjroë, Ballum eta Grippotyphosa. Serotipo hauek espezie desberdinekin lotuta daudela ikusi da beste ikerketetan. Canicolaren ostalari naturala txakurra dela jakina da, beraz ez da harritzekoa otsoetan ere aurkitu izana. Icterohaemorrahagiae, Sjroë eta Ballum berriz, karraskariekin lotuta daude. Otsoak, karraskariak jateagatik jarri ahal izan dira kontaktuan serotipo hauekin, baina beste lan batzuetan karraskariak otsoen dietan oso garrantzi gutxi dutela ikusi da. Horregatik, beste hipotesi batzuk planteatzen dira: serotipo hauetaz kutsatutako harrapakinak jateagatik edota karraskariek kutsatutako urak edateagatik jarri direla kontaktuan. Izan ere Grippotyphosa serotipoa basa ungulatuetan eta ganaduan ere aurkitu da eremu horietan.

Leptospira infekzioaren garrantzia otsoetan ezezaguna da, baina beste basa haragijaleetan leptospirarekin erlazionatutako lesioak aurkituak izan dira.  Laburbilduz, gure ikerketak otsoetan ostalari desberdinetako lepstopira serotipoak eragindako infekzio eta esposizioa erakusten du. Serotipo hauek mantentzen dituzten ostalariak txakurrak, karraskariak eta ungulatuak dira, beraz,  otsoek eta bestelako goi harrapariek inguruneko patogenoen zentinela gisa duten erabilera baieztatzen du. 

Artikulu osoa: