2015(e)ko uztailaren 2(a), osteguna

Tximinoen patogenoak ikertzeko teknika ez-ibasibo berria: Marrubi marmelada eta soka zati bat.



Gizakiak ez diren primateak patogeno zoonosiko askoren iturri izaten dira. Animali basatien zaintza epidemiologikoa eta hauen gaixotasunen ikerketak beharrezkoak dira patogeno zoonotikoen ekologia ulertzeko eta etorkizunean patogeno emergenteen agerketak aurreikusteko.

Arrisku handiko gaixotasunen transmisio egoera asko ezin izan dira modu egokian ikertu laginketaren zailtasuna dela eta. Aske bizi diren fauna basatien laginak lortzea orokorrean zaila izaten da eta anestesia eta teknika inbasiboak erabili behar izaten dira gehienetan.

Hori dela eta Davis Unibertsitateko kideak teknika berri bat garatu dute primate ez-gizakien laginak lortzeko. Helburua ahoan aurkitzen diten patogenoen laginak biltzea da animalien manipulazio eta anestesiarik gabe. Horretarako tximinoek hozka egiteko soka zatiak erabili dituzte.

Laborategian teknika berri hau teknika tradizionalekin konparatu dituzte (aho hisopatuak) makakoetan. Gainera Ugandan eta Nepalen, libre bizi diren tximinoekin egin dituzte probak. Soka zatiak erakargarriak izateko marrubi marmelada erabili zuten.

Ikerketak arrakasta izan du eta birusak soka zatietan detektatu ahal izan dira. Honekin, etorkizunerako  zaintza eta ikerketa epidemiologikoa erraztuko dela uste da.



Artikulu originala: Evans TS et al. (2015). Optimization of a Novel Non-invasive Oral Sampling Technique for Zoonotic Pathogen Surveillance in Nonhuman Primates. PLOS Negl Trop Dis 9 (6).