Gizakiak ez diren primateak patogeno
zoonosiko askoren iturri izaten dira. Animali basatien zaintza epidemiologikoa
eta hauen gaixotasunen ikerketak beharrezkoak dira patogeno zoonotikoen
ekologia ulertzeko eta etorkizunean patogeno emergenteen agerketak
aurreikusteko.
Laborategian teknika berri hau teknika
tradizionalekin konparatu dituzte (aho hisopatuak) makakoetan. Gainera Ugandan
eta Nepalen, libre bizi diren tximinoekin egin dituzte probak. Soka zatiak
erakargarriak izateko marrubi marmelada erabili zuten.
Ikerketak arrakasta izan du eta birusak soka
zatietan detektatu ahal izan dira. Honekin, etorkizunerako zaintza eta ikerketa epidemiologikoa erraztuko
dela uste da.
Artikulu originala: Evans TS et al. (2015). Optimization of a Novel Non-invasive Oral Sampling Technique for Zoonotic Pathogen Surveillance in Nonhuman Primates. PLOS Negl Trop Dis 9 (6).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina