2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Sagu-zaharren sudur-zuri sindromea, hibernazioarekin lotuta.

www.santacruzsentinel.com



Sagu-zaharren sudur-zuri sindromea, Geomyces destructans onddoak eragindako infekzio hilgarria da.  Ameriketatko Estatu Batuetan heriotza-tasa oso altuak izan ditu, populazio osoak desagerraraziz. Onddoak sagu-zaharren hegal eta muturrean sortzen duen hazkuntza-masa zuriak ematen dio izena gaixotasunari.

www.batcon.org

Lehen kasua 2006an ezagutu zen New York-eko estatuan. Jakina da, kontaktu bidez kutsatzen dela eta ez dagoela aire bidezko transmisiorik. G. destructuans onddoa tenperatura hotzetan soilik haz daiteke (4 - 15ºC), eta badirudi hibernazioarekin lotuta dagoela bere infekzioa.


Azken aste honetan, AEB-ko ikerlari talde batek ezagutzera eman du gaixotasuna, urtaro-hibernazioarekin lotuta dagoela. Osasuntsu dauden sagu-zaharrak hibernatzera kobazuloetan sartu eta negu bukaerarako infektatuak daudela ikusi dute ikerlariek.


Talde honetako biologo batek dio “sagu-zaharrak hibernatzen hastean, petri plaka baten bihurtzen dira bertan onddoa erraz hazten delarik”, hau da, onddoaren infekzioa sagu-zaharren gorputza hozten den bitartean aurrera doa. Negua pasata bizirik irteten diren sagu-zaharrak, gorputzeko tenperatura igotzean infekzioari aurre egiteko gai direla ikusi da. Zoritxarrez, oso gutxi dira kobazulotik bizirik irteten direnak.


Hartzen itzulera Chernobyl-era, mende baten ostean




Salford-eko Unibertsitateko ikerlariek, hartz arre baten argazkia lortu dute Chernobyl-go esklusio gunean. Erradiazio esposizioak basa-bizitzan duen eragina ikertzen duen proiektuko  kamera tranpak atera dute argazkia. Ikerlariek esan duten inguru haietan, duela 100 urtetatik ez dela hartzik ikusi.

Animali honen itzulerarekin ikerlariek uste dute, eremu bat denbora luzez jendea gabe badago, animali basatiak itzuli egiten direla pertsonek eragiten dituzten arriskuak desagertu direla nabaritzen dutenean.

Urteak pasa, Chernobyl-go gunea datu iturri baliotsu bihurtu da kutsadura erradiaktiboaren inpaktuari buruzko ikerketa zientifikoetarako. “Tree” proiektua (Transfer, Exposure, Effects), bost urtetako ikerketa proiektua da eta “fauna basatian eta gizakian erradiaktibitatearen esposizioarekin lotutako arriskuen kalkuluen ziurgabetasuna murriztea” du helburu.



2014(e)ko martxoaren 2(a), igandea

Saien mehatxu berria zelatan

Iturria: antecessor


Hainbat erakunde eta pertsonen lanari esker, hegazti nekrofagoen egoera hobera dioala dirudi. Gainera, Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek ugatzak (Gypaetus barbatus), sai zuriak (Neophron pernocterus) eta sai arreak (Gyps fulvus) babesteko kudeaketa-plan bat osatu berri dute. [lotura]

Iturria: Green Humour

Lan guzti hau pikutara bota dezake, Espainiar Gobernuak baimendu berri duen albaitari-erabilerarako farmako batek:  Diklofenakoak.


Diklofenakoaren erabilerak albaitari-tratamenduetan, indiar subkontinenteko saiak desagertzeko zorian utzi zituen. Diklofenakoarekin tratatutako abere gorpuak jaten zituzten saiei  berehalako heriotza eragiten zieten giltzurrun gutxiegitasun akutuagatik.


Hori dela eta hainbat ikerlari talde alarma-hotsa zabaltzen hasi dira, Espainiar Gobernuak diklofenakoa erabiltzearen baimena atzera bota dezan. [lotura]




--------------------------------------------------------------------------------

[cast] Gracias al trabajo de muchas personas y organizaciones, parece que el estado de las aves necrófagas está mejorando. Además, el Gobierno Vasco y las diputaciones forales acaban de elaborar un plan de gestión para proteger  al quebrantahuesos (Gypaetus barbatus), alimoche (Neophron pernocterus)  y buitre leonado (Gyps fulvus) [enlace]

Todo este trabajo lo puede tirar por la borda un fármaco que el Gobierno Español ha autorizado para uso veterinario: el Diclofenaco.

El uso de diclofenaco en tratamientos veterinarios dejó al borde de la extinción varias especies de buitres en el subcontinente indio. Los cadáveres de ganado tratados con diclofenaco que eran ingeridos por los buitres les provocaban la muerte inmediata por fallos renales. 

Por esto, grupos de científicos han empezado a dar voces de alarma para presionar al Gobierno a desautorizar el uso de este fármaco. [enlace]

-------------------------------------------------------------


[eng] Thanks to the work of many people and organizations, it seems that the state of necrophage birds is improving. In addition, Basque Government and Provincial Councils have recently developed a management plan to protect the Bearded vulture (Gypaetus barbatus), Egyptian vulture (Neophron pernocterus) and griffon vulture (Gyps fulvus) [link]

All this work can be ruined by a drug that Spanish Government has approved for veterinary use:  the Diclofenac.

Use of diclofenac in veterinary treatments left close of extinction several vulture species in Indian subcontinent. Vultures that ingested corpses of cattle treated with diclofenac were immediate death caused by renal failure.

Therefore, groups of scientists start to sound warming bell, to pressure government to disallow the use of this drug. [link]



Informazio gehiago: / Más información: / More info:

-Oaks et al. 2004. Diclofenac residues as the cause of vulture population decline in Pakistan. Nature 427, 630-633. [link]

-Prakash et al. 2012. The Population Decline of Gyps Vultures in India and Nepal Has Slowed since Veterinary Use of Diclofenac was BannedPLoS ONE,7 (11), art. no. e49118 [link]

2014(e)ko martxoaren 1(a), larunbata

Ongi etorri!

Animali basatien gaixotasunak eta ekopatologia, ikerketa eta zientziaren munduan indarra hartzen joan arren, ezezaguna da gizartearen gehiengoarentzako, eta batez ere Euskal Herrian. Hori dela eta, zientzia dibulgazioa ardatz hartuta blog honen helburua gai hau ezagutzera ematea da.

Parque Nacional Laguna del Tigre, Reserva Biosfera Maya, GUATEMALA


[cast] Aunque las enfermedades de la fauna silvestre y la ecopatología vayan tomando fuerza en el mundo de la ciencia y la investigación, es desconocido para la mayoría de la sociedad, y sobre todo en Euskal Herria. Por eso, tomando la divulgación científica como eje, el objetivo de este blog es dar a conocer este tema.


[eng] Although Wildlife Disease and Ecopathology, are taking force in science and research world, is unknown to most of society, and especially in the Basque Country. So taking scientific popularisation as axis, the objective of this blog is to introduce this topic.