Salford-eko Unibertsitateko ikerlariek, hartz arre baten
argazkia lortu dute Chernobyl-go esklusio gunean. Erradiazio esposizioak basa-bizitzan
duen eragina ikertzen duen proiektuko kamera
tranpak atera dute argazkia. Ikerlariek esan duten inguru haietan, duela 100 urtetatik
ez dela hartzik ikusi.
Animali honen itzulerarekin ikerlariek uste dute, eremu
bat denbora luzez jendea gabe badago, animali basatiak itzuli egiten direla
pertsonek eragiten dituzten arriskuak desagertu direla nabaritzen dutenean.
Urteak pasa, Chernobyl-go gunea datu iturri baliotsu
bihurtu da kutsadura erradiaktiboaren inpaktuari buruzko ikerketa
zientifikoetarako. “Tree” proiektua (Transfer, Exposure, Effects), bost
urtetako ikerketa proiektua da eta “fauna basatian eta gizakian erradiaktibitatearen
esposizioarekin lotutako arriskuen kalkuluen ziurgabetasuna murriztea” du helburu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina