2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Sagu-zaharren sudur-zuri sindromea, hibernazioarekin lotuta.

www.santacruzsentinel.com



Sagu-zaharren sudur-zuri sindromea, Geomyces destructans onddoak eragindako infekzio hilgarria da.  Ameriketatko Estatu Batuetan heriotza-tasa oso altuak izan ditu, populazio osoak desagerraraziz. Onddoak sagu-zaharren hegal eta muturrean sortzen duen hazkuntza-masa zuriak ematen dio izena gaixotasunari.

www.batcon.org

Lehen kasua 2006an ezagutu zen New York-eko estatuan. Jakina da, kontaktu bidez kutsatzen dela eta ez dagoela aire bidezko transmisiorik. G. destructuans onddoa tenperatura hotzetan soilik haz daiteke (4 - 15ºC), eta badirudi hibernazioarekin lotuta dagoela bere infekzioa.


Azken aste honetan, AEB-ko ikerlari talde batek ezagutzera eman du gaixotasuna, urtaro-hibernazioarekin lotuta dagoela. Osasuntsu dauden sagu-zaharrak hibernatzera kobazuloetan sartu eta negu bukaerarako infektatuak daudela ikusi dute ikerlariek.


Talde honetako biologo batek dio “sagu-zaharrak hibernatzen hastean, petri plaka baten bihurtzen dira bertan onddoa erraz hazten delarik”, hau da, onddoaren infekzioa sagu-zaharren gorputza hozten den bitartean aurrera doa. Negua pasata bizirik irteten diren sagu-zaharrak, gorputzeko tenperatura igotzean infekzioari aurre egiteko gai direla ikusi da. Zoritxarrez, oso gutxi dira kobazulotik bizirik irteten direnak.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina