2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

Sagu-zaharren sudur-zuri sindromea, hibernazioarekin lotuta.

www.santacruzsentinel.com



Sagu-zaharren sudur-zuri sindromea, Geomyces destructans onddoak eragindako infekzio hilgarria da.  Ameriketatko Estatu Batuetan heriotza-tasa oso altuak izan ditu, populazio osoak desagerraraziz. Onddoak sagu-zaharren hegal eta muturrean sortzen duen hazkuntza-masa zuriak ematen dio izena gaixotasunari.

www.batcon.org

Lehen kasua 2006an ezagutu zen New York-eko estatuan. Jakina da, kontaktu bidez kutsatzen dela eta ez dagoela aire bidezko transmisiorik. G. destructuans onddoa tenperatura hotzetan soilik haz daiteke (4 - 15ÂșC), eta badirudi hibernazioarekin lotuta dagoela bere infekzioa.


Azken aste honetan, AEB-ko ikerlari talde batek ezagutzera eman du gaixotasuna, urtaro-hibernazioarekin lotuta dagoela. Osasuntsu dauden sagu-zaharrak hibernatzera kobazuloetan sartu eta negu bukaerarako infektatuak daudela ikusi dute ikerlariek.


Talde honetako biologo batek dio “sagu-zaharrak hibernatzen hastean, petri plaka baten bihurtzen dira bertan onddoa erraz hazten delarik”, hau da, onddoaren infekzioa sagu-zaharren gorputza hozten den bitartean aurrera doa. Negua pasata bizirik irteten diren sagu-zaharrak, gorputzeko tenperatura igotzean infekzioari aurre egiteko gai direla ikusi da. Zoritxarrez, oso gutxi dira kobazulotik bizirik irteten direnak.


Hartzen itzulera Chernobyl-era, mende baten ostean




Salford-eko Unibertsitateko ikerlariek, hartz arre baten argazkia lortu dute Chernobyl-go esklusio gunean. Erradiazio esposizioak basa-bizitzan duen eragina ikertzen duen proiektuko  kamera tranpak atera dute argazkia. Ikerlariek esan duten inguru haietan, duela 100 urtetatik ez dela hartzik ikusi.

Animali honen itzulerarekin ikerlariek uste dute, eremu bat denbora luzez jendea gabe badago, animali basatiak itzuli egiten direla pertsonek eragiten dituzten arriskuak desagertu direla nabaritzen dutenean.

Urteak pasa, Chernobyl-go gunea datu iturri baliotsu bihurtu da kutsadura erradiaktiboaren inpaktuari buruzko ikerketa zientifikoetarako. “Tree” proiektua (Transfer, Exposure, Effects), bost urtetako ikerketa proiektua da eta “fauna basatian eta gizakian erradiaktibitatearen esposizioarekin lotutako arriskuen kalkuluen ziurgabetasuna murriztea” du helburu.